ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Auzotegi
2020/11/30 15:02

Iruñeko (Nafarroa) Txantrea auzoan kokatutako kultur etxea da Auzotegi. Bertako kideek atzo gauean salatu zutenez, arratsaldean polizia-indarrak sartu ziren eraikinera, "haien legalitatea hautsiz". "Hainbatetan errepikatu zaie ezin zirela sartu gune pribatu bat delako. Hala ere, une horretan zegoen arduradunarekin indarka, bortizki sartu dira", azaldu zuten.

Zazpi pertsona zeuden barruan tailer bat egiten, eta Auzotegik argitu duenez, "COVID-19aren aurkako neurriak betetzen ari ziren". Dena den, polizia-agenteek identifikatu egin zituzten eta 3.000 euroko isuna jarri zieten guztiei.

Hainbat lagun bertaratu ziren kultur etxera "Poliziaren presentzia salatzeko", eta identifikatuak izan ziren haietako bi ere, gertatzen ari zena bideoan jasotzen ari zirenean. "Enegarren jazarpen poliziala da auzokideen askatasun politiko eta sozialen kontra", salatu du Auzotegik.