ACTUALIDAD / Represión
Twitterren idazteagatik inputatutako gasteiztarra epaitu dute
"Irain-delituak" eta "erlijio-sentimenduen aurkako erasoak" egozten dizkiote erabiltzaile gazteari sare sozialean argitaratutako adierazpenengatik. 9.700 euroko isuna eskatzen du fiskaltzak.
2020eko ekainaren 17
Twitterren idazteagatik inputatutako gasteiztarra epaitu dute

Gaur, hilak 17, Iker Gomez izeneko gazte gasteiztarrak Arabako Auzitegi Probintzialean deklaratu behar izan du. "Irain-delituak" eta "erlijio-sentimenduen aurkako erasoak" leporatzen dizkiote Alde Hemendik mugimenduaren aldeko eta polizia-indarren aurkako adierazpenak egiteagatik, besteak beste.

Fiskaltzak 16 hilabetez egunean 20 euroko isuna ezartzea eskatu du, 9.700 euro guztira.