ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Descifrando La Guerra-tik hartutakoa
2025/02/26 23:45

Donald Trumpek iragarri du bere administrazioak %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasunetik inportatutako produktuei. Kabinetean atzo egindako bileran, AEBetako presidenteak adierazi zuen erabakia aldez aurretik hartuta zegoela eta "oso laster" izango dela ofiziala. Era berean, esan zuen Europar Batasuna "Estatu Batuak kaltetzeko sortu zela", bi blokeen arteko merkataritza-harremanari dagokionez.

Trumpen esanetan, muga-zerga berriek Europako inportazioei eragingo diete "oro har", baina automobilgintzan izango duen eragina azpimarratu du. Ez du xehetasun gehigarririk eman neurriaren barruan egon litezkeen beste zehastasun batzuei buruz, ezta ezarpen-egutegiari buruz ere. Financial Times-en arabera, planak errepresaliak eragin ditzake Europar Batasunaren partetik, eta bi ekonomien arteko tentsio komertzialak areagotu.

AEBetako presidentearen iragarpena bere administrazioak bultzatutako neurri protekzionista batzuen barruan kokatzen da, bere lehen agintaldian ezarritako muga-zergen antzekoak direnak. Europako Batzordeak oraindik ez dio erantzun ofizialik eman Trumpen azken adierazpenari.

NO HAY COMENTARIOS