Euskal Herrian Euskarazek (EHE) salatu duenez, Renferen segurtasun-indarrek kide bati eraso diote Tolosako (Gipuzkoa) tren-geltoki batean, agenteetako bati euskaraz hitz egin zezala eskatzeagatik. Atzo eman zuten gertatutakoaren berri: euskaraz egin zezala eskatzean, segurtasun-agenteak lurrera bota zuen gaztea, eta atxikirik izan zuen denbora batez. EHEk berak zabaldu duen argazkian ikus daiteke nola oldartu zitzaion agentea kideari, lurrean botata ikusten baita bera, eta paparretik heltzen dio seguratak.
Gainera, gazteari eraso egitean, "Niri ez hitz egin euskaraz" ("A mí no me hables en euskera") eta "Hau Espainia da" ("Esto es España") esanez erantzun zuen agenteak.