ACTUALIDAD / Control social
Renfek izena eta telefono zenbakia jakinaraztera behartuko du txartel bat erosten duen erabiltzaile oro
Salbuespen egoeran hartutako "neurri prebentibo" modura, "txartel pertsonalizatua" ezarri du Renfek. Hemendik aurrera, txartel bat erosten duten guztiek jakinarazi beharko dizkiote izena eta telefono zenbakia enpresari.
2020eko apirilaren 20
Renfek izena eta telefono zenbakia jakinaraztera behartuko du txartel bat erosten duen erabiltzaile oro

Renfek "txartel pertsonalizatua" delakoa jarri du martxan gaur, apirilak 20, salbuespen egoeraren barruan. Gaurtik aurrera, beraz, bidaiaren bat egiteko txartel bat erosten duen erabiltzaile orok jakinarazi beharko dizkio izena eta kontakturako telefono zenbakia enpresari.

Osasun-krisialdian hartutako "neurri prebentiboa" dela adierazi du Renfek. Erabiltzaileen datuak jasota, asmoa haiekin "harremanetan jartzea" dela dio, "osasun-larrialdiren bat" edo bestelako "gertakariren bat" egongo balitz.

Lehenik eta behin, Renferen web orrialdean, aplikazioan eta telefono bidezko erosketetan ezarriko dute "txartel pertsonalizatua", baita tren geltokietako txarteldegietan ere. Gero bidaia agentzietan ere sartuko da neurria.