ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/26 13:05

Poloniako Justiziak joan den martxoan jakinarazi bazuen ere artxibatu egingo zuela Pablo Gonzalezen aurkako auzi penala, prozesua berriz irekitzea eta kazetaria epaitzea erabaki zuen aurrerago, eta apirilean eman zuen horren berri. Ondorioz, atzo hasi zen nabarniztarraren kontrako epaiketa Varsovian, Polonian: Errusiaren aldeko espioitza-lanak egitea leporatuta, hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigorrak eska ditzakete beretzat. 

"Delitu larri bat" egozten diotenez, berez, epaiketako lehen entzunaldi batean egotera derrigortu nahi zuten Gonzalez, "akusazioak entzuteko", zenbait hedabideren esanetan. Hala ere, kazetaria ez zen bertaratu, eta bere defentsak aurreratu du ez dela epaiketara joango.

Hainbat hedabideren arabera, akusatua auzitegira agertzen ez bada, aurrera jarrai dezake auziak, eta Interpoli nazioarteko atxilotze-agindu bat igortzeko aukera ere badago. El Mundo-k jaso duenez, Poloniako Justiziak otsailera arteko epea eman dio Gonzalezi, bestela bere kontrako atxilotze-agindua indarrean sartzeko mehatxuarekin.

Poloniako segurtasun-zerbitzuek 2022ko otsailean atxilotu zuten kazetari bizkaitarra, Ukrainako gerraren berri ematen ari zela, eta bi urte baino gehiago egin zituen Radomeko segurtasun goreneko espetxean, isolamendu-erregimenean. Teorian, "behin-behineko" espetxealdian izan zuten. 2024ko abuztuan askatu zuten, Errusiaren eta NATOren arteko preso truke batean.

NO HAY COMENTARIOS