ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/12/02 15:15

Polizia-eraso baten berri ematen duen gutun bat argitaratu zuen Tolosaldeko Ataria-k atzo arratsaldean. Gutunaren arabera, urriaren 13an, Tolosako (Gipuzkoa) Trianguloa plazan, ertzainek pertsona bat geratu eta identifikatzeko eskatu zioten 21:30ak aldera. Antza, agenteen jarrera "oso oldarkorra eta agintzailea" izan zen uneoro.

Gutun horretan kontatzen denez, poliziek jo egin zuten atzemandako pertsona hori; lurrera bota zuten eta belaunak bizkarrean jarri zizkioten eskuburdinak jartzeko. Errefortzuak ere eskatu zituzten ustez "arriskurik ez zekarren egoera" kontrolatzeko.

Ez zen hor amaitu, ordea, gutunak azaltzen du herritarra komisariara eskuburdinak jarrita eraman zutela eta biluzik eduki zutela ziega batean. Han zegoela hiru aldiz eskaini omen zioten agenteei eraso egiteagatik erruduna zela onartzeko agiri bat sinatzea —antza, horietako bat, ofiziozko abokatu baten aurrean—; ez zuen sinatu, ordea. Azkenean, "modu txarrean" askatu omen zuten goizaldeko 02:00etan.

Eskutitzak azaltzen du, bestalde, tratamendu baten pean dagoela erasotua izan zen pertsona, "behar ezberdinak eta bereziak" dituelako. Jasotako elkartasun keinuak direla-eta eskerrak emanez amaitzen da gutuna, eta erasoa jasan zuen pertsonaren amak sinatzen du.

NO HAY COMENTARIOS