ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / L.P./El Diario Vasco
2024/09/30 10:37

Poliziaren jardun errepresibo eta arrazistaren adibide bat gehiago atera da argitara berriki. Getxoko (Bizkaia) hainbat udaltzainek onartu dutenez, presioa egin izan die udaltzaingoko buruak, gazte magrebtarrak jazar ditzaten. Are gehiago: badirudi udaltzain buruak magrebtarren kontrako jazarpena agindu izan duela espresuki, tartean ustezko inolako deliturik ez egon arren.

Vocento taldearen arabera, Getxoko komisariako hainbat udaltzainek ohar baten bidez azaldu dute zein agindu arrazista eman izan dien euren buruak. Besteak beste, pertsona magrebtarren kontrako "identifikazio arbitrarioak" eta "atxiloketa gehiago" egitera bultzatu ditu nagusiak.

Getxoko Udalak (EAJ) informazioa gezurtatu nahi izan du. Mezu bat argitaratu zuen aurreko larunbat arratsaldean, X plataformaren bidez: esan zuen ez dagoela "inor jazartzeko presiorik" udaltzaingoaren barruan.

Poliziaren eraso arrazistak

Bizkaiko SOS Arrazakeriak kolektiboak ohartarazi duenez, urteak daramatza Poliziak "profil etnikoaren araberako" identifikazioak egiten dituela seinalatzen, eta horren berri ematen duten hamaika salaketa jasotzen. "Praktika arrazista bat da, eta ez da Getxoko komisarian bakarrik egiten: dauden polizia-indar guztiek egiten dute", dio SOS Arrazakeriakek.

Kolektibo horrek urtero aztertzen ditu esku artean izandako eraso arrazista guztiak. Uztailean jakinarazi zuenez, aurreko ikasturtean, Bilboko salaketen erdia izan ziren Poliziak egindako eraso arrazistengatik: %83 gertatu ziren Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren eskuetan.

Ez irentsi arrazakeriaren amua

Algortan uda honetan bertan aurkeztu dute Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua plataforma, gora egiten ari diren jarrera eta diskurtso arrazistei aurre egiteko asmoz. "Diskurtso arrazista, batez ere magrebtarren kontrakoa, asko hedatzen ari da, bai komunikabideetan bai sare sozialetan, baina baita kalean eta ahoz aho ere", atera zuten mahaira. "Magrebtarren aurkako jazarpen poliziala eta kontrola" ere areagotu egin direla esan zuten, eta "jarrera eta diskurtso arrazisten kontrako erantzuna eta elkartasuna antolatzera" deitu.

NO HAY COMENTARIOS