ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pentsiodunen manifestazioa Bilbon. Argazkia: Berria
2019/11/15 12:39

Ikasle Abertzaleek bat egin dute pentsiodunen mugimenduak datorren larunbaterako, azaroak 16, antolatu dituen mobilizazioekin. "Langile klasearen batasuna" azpimarratuz, bere egin du ikasle antolakundeak "pentsio duinen" aldeko aldarrikapena. Zentzu horretan, dei egin du asteburuko manifestazioetara bertaratzera.

Deustun (Bilbo, Bizkaia) 17:30ean Done Petri plazatik abiatuko da gazte eta ikasle blokea, eta Gasteizen (Araba), 17:45ean Hala Bedin bilduko da gazte zutabea. Bilboko manifestazio orokorra osatuko duten zutabeetako batekin elkartuko da ikasle eta gazte blokea gero, eta gainontzeko zutabeek Gran Via, Zabalburu eta Arenaletik ekingo diote ibilbideari. Gasteizi dagokionez, Bilbo plazan hasiko den manifestazioarekin batuko da gazte zutabea.

2020. urtean Euskal Herrian egingo den Greba Orokorrari begira antolatu ditu asteburuko mobilizazioak pentsiodunen mugimenduak. Hiriburu guztietan eta Eibarren (Gipuzkoa) izango dira manifestazioak. Gasteizko eta Bilboko deialdiez gain, beraz, hitzorduak jarri dituzte Donostian (Gipuzkoa), 17:00etan Bulebarrean; Iruñean (Nafarroa), 17:00etan Sarasaten; eta Eibarren, 12:00etan Unzaga plazan.

Bi urte martxan

Ia bi urtez jardun dute borrokan pentsionistek. Besteak beste, astelehenero egiten dituzte elkarretaratzeak Euskal Herriko hainbat udalerritan, eta udako geldialdiaren ostean, martxa bat egin zuten Madrilera.

NO HAY COMENTARIOS