Lau egun igaro dira Palestinako erresistentziak ustekabeko eraso bat abiatu zuenetik Israelgo Estatu genozidaren kontra, eta sionistek gerra-egoera ofizialki deklaratu zutenetik. Ordutik, nagusiki Gazako Zerrendan jo du erasora Israelek: azken egunetako bonbardaketetan, gutxienez 900 palestinar erail eta milaka zauritu dituzte. Azken 35 urteetako datuei erreparatuta, ordea, are beldurgarriagoa da ikuspegia: 12.000 palestinar erail ditu Israelek.
Euskal Herriko BDZk (Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) deituta, aste honetan, Palestinari elkartasuna emateko mobilizazioak izan dira Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) nahiz Iruñean (Nafarroa).
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek gaurko egin dituzte mobilizazio deialdiak, Euskal Herriko hainbat herritan. Zehazki, Altsasun (Nafarroa), Azpeitian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia), Gernika-Lumon (Bizkaia), Lizarran (Nafarroa) eta Zarautzen (Gipuzkoa) izango dira protestak, gaur arratsaldean. Palestinar herriari elkartasuna adierazteaz gain, Israelgo Estatuaren ofentsiba militarra eta Mendebaldeko herrialdeen konplizitatea salatuko dituzte mobilizazioetan.
Hona hemen deialdi guztiak: