ACTUALIDAD / Represión
Orozkoko Udalak Jentilzulo espazioan ekintzak egitea eragozten duela salatu dute
Udal Gobernuak "gazte lonjaren" aitzakia baliatu du Jentilzulo gunean jarduerak debekatzeko. Orozkoko Gazte Asanbladak aurkezpen saio bat prestatu du abenduaren 10erako, herriko bizilagunei egoeraren berri emateko asmoz.
2020eko abenduaren 7
Orozkoko Udalak Jentilzulo espazioan ekintzak egitea eragozten duela salatu dute

Orozkoko (Bizkaia) Gazte Asanbladak aditzera eman duenez, Orozkoko Udalak debekatu egin du Jentilzulo Kulturgunean ekimenak antolatzea. Gunea, udalaren aburuz, "gazte lonja bat" litzateke, eta horrenbestez, galarazita legoke salbuespen aldian bertan jarduerak gauzatzea.


Horren aurrean, Jentilzuloko ateak "ahalik eta lasterren" zabaldu nahi dituztela azaldu dute asanbladako kideek, eta informazio-batzar bat prestatu dute aste honetarako: abenduaren 10ean egingo dute, 10:00etan, Donibane aretoan.