ACTUALIDAD / Presos políticos
Aske geratu da Ander Mujika preso politikoa
Hamahiru urtez izan dute preso Mujika, eta Mont-de-Marsango (Frantzia) espetxetik Madrilera eraman ondoren askatu zuten, atzo.
2021eko apirilaren 28
Aske geratu da Ander Mujika preso politikoa

Hamahiru urteko espetxealdiaren ondoren irten da Ander Mujika preso politiko donostiarra. Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Estatura eraman zuten Frantziako Estatuak ezarritako zigorra bete ondoren, eta atzo utzi zuten aske, Soto del Realeko (Madril) kartzelan.

2007an atxilotu zuten Mujika ETAko kide izatea egotzita, eta Frantziak ezarritako zigorra osorik bete ondoren geratu da aske. Mont-de-Marsango espetxean bete du zigorraren azken zatia.