ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Bilboko Uriola
2020/09/29 09:42

2015eko martxoan onartu zuten Herritarren Segurtasunerako Legea Espainiako Kongresuan, Mozal Legea modura ezagun egin zena. Orduko hartan PP zegoen gobernuan, eta hark bakarrik lortu zuen legea aurrera ateratzea. Urte horretako uztailaren 1ean sartu zen indarrean, eta 44 falta-kasu jasotzen zituen, 60.000 eurorainoko isunekin zigortuak izan zitezkeenak.

Bi urte beranduago, 2017an, Mozal Legearekin lotutako bi lege-proposamenen izapidetzea onartu zuten. PSOEk aurkeztu zuen proposamenetako bat, Mozal Legea osorik deuseztatzea eta alor horretan aurretik indarrean zegoen legeria (1992koa, Corcuera Legea delakoa) berreskuratzea galdegiten zuena. EAJrena izan zen bigarren lege-proposamena, eta 1992ko legera atzera egin gabe, Mozal Legea erreformatzea zuen oinarri.

Bi proposamenei zuzenketak egiteko epea zabaldu ostean, 2018ko urrian ekin zioten EAJren proposamena lantzeari. Hainbat aldaketa jarri zituzten martxan, baina prozesua eten egin zen 2019ko apirileko eta azaroko hauteskundeekin.

Gaur, irailak 29, berriz izango dute eztabaidagai Mozal Legearen erreforma Espainiako Kongresuan. Besteak beste, "bilkura eta manifestazio espontaneo eta baketsuak" aldez aurretik jakinarazteko araua edota polizia-indarren irudien eta datuen erabilerari lotutako zigorrak aztertuko dituzte.

MILAKA ATXILOKETA ETA ISUN

Alarma egoeran polizia-indarrek gehien aplikatu duten legea izan da Mozal Legea, hainbat hedabideren arabera. Espainiako Estatuan 9.000 atxiloketa inguru gauzatu dituzte polizia-agenteek, alarma egoeran ezarri ziren neurriak ez betetzea leporatuta.

NO HAY COMENTARIOS