Elkarretaratzea egin dute Zumaiako (Gipuzkoa) eguneko zentroko zerbitzuko langileek gaur goizean, maiatzaren 23an. Erabiltzaileak behar bezala zaintzeko denbora falta salatu dute hemen ere: "Hiru erizain laguntzaile gaude 20 pertsona zaintzeko eta ezin dugu gehiago, ez gara iristen".
Ratio onartezin horien aurrean, zaintzaileen lan-baldintzen hobekuntza eta "aitona-amonak modu duinean zaintzea" aldarrikatu dute. Gaurkoaz gain, beste elkarretaratze bat egingo dute maiatzaren 25ean, ostegunean. 18:00etan batuko dira Zumaiako Beheko Plazan.