ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / EITB
2024/12/03 08:32

"Betirako geratuko da idatzia Mikel kuartel honetan hil zutela". Hala adierazi zuen Mikel Zabalzaren arreba Idoia Zabalzak aurreko larunbatean, Intxaurrondoko (Donostia, Gipuzkoa) kuartel aurrean orbaizetarra oroitzeko egindako ekitaldian. Guardia Zibilak bertan torturatu eta erail zuen Zabalza 1985ean, eta hilketa horren 39. urteurrenean jarri dute han plaka bat, gertatutakoa gogoratzeko.

Donostiako Udalak ia lau hamarkada behar izan ditu Zabalzari aitortza hori egiteko, Nafarroako Gobernuak gaztea "motibazio politikoko ekintza" batean erail zutela onartzeko behar izan duena bezainbeste. Hala ere, aitortza horien eskutik etorri dira Poliziaren adierazpen intoxikatzaileak ere: Jusapol polizia-sindikatuak X sare sozialeko kontu ofizialean izan du hizpide Zabalza.

Hain justu, gezurretan aritu da Jusapol, eta berriki esan du Zabalza "banda armatuko" kide zela, horrek gertatutakoa justifikatuko balu bezala. Gaineratu du 2003an leporatu zitzaiola 448 kirol lehergailu edukitzea. Egiari Zor fundazioak adierazpen horiek gaitzetsi ditu, orbaizetarraren "oroitzapena eta biktima izaera" hondatzeko saiakeratzat jo baititu. Hortaz, babesa eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, Zabalzak eta bere senideek jasandako "eraso larriari" aurre egiteko.

Polizia ez da izan orbaizetarraren memoria zapuzten eta zikintzen saiatu den bakarra. PP alderdia, Covite eta AVT ere jo eta ke aritu dira larunbateko ekitaldia atzera bota nahian, baina alferrik.

NO HAY COMENTARIOS