Espainiako Estatuko LGTBI+ kolektiboko familiek gainontzekoek baino diru-sarrera murritzagoak dituzte urtean. Horixe izan da 40dB enpresa demoskopikoak Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen Estatu Federazioarentzat (FELGTBI+) egindako LGTBI+ Egoera Sozioekonomikoa, 2023 txosteneko ondorioetako bat, 2023ko azaroaren amaieran aurkeztu zena.
LGTBI+ kolektiboko familien urteko batez besteko diru-sarrerak 26.076 eurokoak dira, Espainiako Estatuko biztanleria orokorreko familia baten batez besteko diru-sarrerak baino %18,69 gutxiago
Ikerketako datuek erakusten dute LGTBI+ kolektiboko familien urteko batez besteko diru-sarrerak 26.076 eurokoak direla, Espainiako Estatuko biztanleria orokorreko familia baten batez besteko diru-sarrerak baino %18,69 gutxiago. 32.216 eurokoak dira biztanleria orokorraren batez besteko diru-sarrerak. Hala ere, alde hori nabarmen handitzen edo txikitzen da kolektiboko kideen artean. Trans kolektiboak, adibidez, urtean 19.957 euroko batez besteko errenta du.
Etxegabetasuna
Ildo horretatik, txostenaren arabera, etxegabetasuna da LGTBI+ pertsonei gehien eragiten dien alderdietako bat. Inkestak aukera ematen digu etxegabetasunak LGTBI+ biztanleriaren bizitzan zehar duen eraginari buruzko lehen datu errealak izateko, problematika jakin horri buruz egin izan den lehen ikerketa baita.
Galdeketaren emaitzen arabera, LGTBI+ pertsonen %13,3k lagunekin edo ahaideekin bizitzera joan behar izan dute aldi baterako, %9,3k etxe gisa egokia ez zen leku batean bizi behar izan dute, eta %2,3k kale gorrian lo egin behar izan dute noizbait euren bizitzetan zehar. Horrek, biztanleriaren zifra absolutuetan, adierazten digu LGTBI+ kolektiboko 70.000 lagunek baino gehiagok kalean lo egin behar izan dutela Espainiako Estatuan uneren batean.
LGTBI+ kolektiboko 70.000 lagunek baino gehiagok kalean lo egin behar izan dute Espainiako Estatuan uneren batean
Egoera horrek, baina, bereziki eragiten du trans kolektiboaren barruan: trans pertsonen erdiak etxegabetasun-arazoren bat izan dute; izan ere, lagunekin edo ahaideekin leku desegoki batera bizitzera joan behar izan duten pertsonen daturik altuena trans pertsonena da. Heren batek (%33,3k) lagunekin edo ahaideekin bizitzera joan behar izan dute, %16,7k leku desegokiren batean bizi behar izan dute eta %4,2k kalean lo egin behar izan dute, kolektiboko bigarren zifrarik altuena. Lesbianen artean %7,40ra heltzen da kalean lo egin behar izan dutenen proportzioa.
Heren batek (%33,3k) lagunekin edo ahaideekin bizitzera joan behar izan dute, %16,7k leku desegokiren batean bizi behar izan dute eta %4,2k kalean lo egin behar izan dute