ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Lubaki Elkartasun Sarearen aurkezpena. Argazkia: Lubaki
2019/09/11 21:45

Gaur aurkeztu dute Bergaran (Gipuzkoa) Lubaki Langile Elkartasun Sarea. Krisi testuinguruak sortutako "desoreka eta segurtasun ezaren aurrean, elkar babesteko" tresna izatea du helburu Lubakik. "Saretzearen beharra" nabarmendu dute arazo horiei guztiei aurre egiteko: "Sakabanatuta dauden indar horiek guztiak modu eraginkorrean antolatzea ezinbestekoa iruditzen zaigu".

Hala, hasiera batean Bergara mailan antolatutako sarea izango bada ere, eskualdeko borrokak batzeko asmoa agertu dute, "klase batasuna oinarri". Izan ere, Lubakiko kideek azaldu dutenez, hamaika dira langileek jasaten dituzten erasoak, baina guztiek ere "sistema kapitalista daukate erroan". Hori dela eta, euren praktikak "sistemaren osotasunaren azteketaren baitan" kokatu nahi dituzte.

Lan-lerroak abiapuntu

Horretarako, ikasturte honetan hainbat lan-lerro izango dituztela argitu dute. Batetik, lan arloa eta "genero zein etxebizitza problematikak" landuko dituzte. Bestetik, "gai konkretuak lantzeko dinamikak eta heziketa politikorako hitzaldi, mintegi eta mahai inguruak" antolatuko dituzte. Aurrerago lan-lerro berriak irekitzeko asmoa ere azaldu dute, "behar eta gaitasunen arabera".

Batzar informatiboa, urriaren 19an

Behin jendaurrean aurkeztuta, "zalantzak argitzeko eta azalpenetan sakontzeko" batzar informatiboa egingo dute Lubakiko kideek. Urriaren 19an izango da, 17:00etan, Bergarako Irizar jauregian.