[BIDEO ERREPORTAJEA] Autodefentsa sareak hezkuntzan: garaipenaren kronika (UIB, TAS, IAS)
Hedatzen ari den antolakuntza tresna da autodefentsa sareena, eta ikasturteak hezkuntza eremuan utzi dizkigun borroka esanguratsuenek bere egin duten borroka forma izan da. Horien bilakaerak agerian utzi du autodefentsa sareen eraginkortasuna. Erreportaje honetan jaso ditugu Unibertsitateko Indar Batasunaren, Tolosaldeko Autodefentsa Sarearen eta Iruñerriko Autodefentsa Sarearen bizipenak. Guztietan ere garaipena izan dute ordain ikas baldintzen alde zein autoritarismoaren aurka abiatutako borrokek, eta mahai gainean egon diren elementuak izan dira babes nazionala zein borroka komunitatea. Babes nazionalaren zein autodefentsarako antolakuntza tresnen gakoei heldu diegu jarraian ikusgai duzuen erreportajean.
Esta web utiliza cookies para mejorar la experiencia y hacer estudios analíticos. Al seguir en Gedar.eus se entiende que se acepta
la política de cookies
.