ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2019/11/02 14:58

Iruñerriko (Nafarroa) Langileen Autodefentsa Sareak iragan urrian hasi zuen borrokaldi berria, Iruñeko Baztan eta Sotiko Aitona tabernetan. Mobilizazioen barruan, atzo, azaroak 1, 300 pertsona inguru bertaratu ziren Baztan ostatuaren atarira, ugazabek langileei zor dietena ordaintzea exijitzeko. Izan ere, bost behargin ohik ikasturte hasieran salatu zuten bi ostatu horietako jabeek ez dizkietela hainbat lan ordu eta plus ordaindu; hain zuzen, "ohiko zein aparteko ordainsariak, zein jaiegunetako eta gauetako plusak".

Hala, autodefentsa sarearengana jo zuten langile ohiek, eta iragan hilabetean hasi zituzten protestak. Batik bat, bi tabernen atarian elkartu izan dira dozenaka pertsona azken asteotan, 'Baztan, Sotiko Aitona, ordaindu zor duzuena' lelopean.

Jabeen oldarraldia

Duela hainbat egun, Langileen Autodefentsa Sareak jakinarazi zuen ostatuetako jabeek "jarrera oldarkorra" azaldu dutela hasieratik. Langileak, sareko kideak zein bizilagunak "iraindu eta mehatxatu" dituzte. Dena den, azaldu dute "tabernen aurkako presioa ez dela etengo langileei zor zaizkien ordainketak egin arte".