Arabako Alea-k jakinarazi duenez, eraikitze lanetan jarduten zuen langile batek bizia galdu du gaur eguerdian Gasteizen (Araba). Olarizu hiribideko eraikin bateko obran ari zen lanean behargina, eta aldamio batetik amildu da gaur. Unean bertan zendu da. Oraingoz ez dute gertatutakoaren inguruko xehetasunik eman; azaldu dute azpikontratatutako enpresa batentzat aritzen zela hildako langilea.
2022. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez bi beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela. Urtarrilaren 3an, Barakaldon (Bizkaia) hil zen langile bat bere lanpostuan, La Casa del Electricista establezimenduan.
Iturri sindikalen arabera, iaz 61 langile izan ziren erailak haien lanpostuetan.