ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/10/16 16:20

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak aste honetan izan du hizpide "ekonomiarentzat onuragarria" izango omen den neurri bat: obeso modura identifikatutako pertsona langabeei argaltzeko injekzioak ematea, soldatapeko lanen batean har ditzaten. "Uste dut medikamentu hori oso garrantzitsua izan daitekeela gure ekonomiarentzat eta osasunarentzat", esan du ministroak.

Osasun-sare publikoak kudeatu eta emango luke argaltzeko farmako hori. Gaur-gaurkoz, osasun-arazoak dituzten pertsona obesoei eta diabetesa pairatzen dutenei baino ez diete ematen . Gobernuaren asmoa da, baina, erabilera zabaltzea. Eta, momentuz, lanik gabeko pertsonak aipatu ditu.

"Obesitateak eragindako gaixotasunen ondorioz, batez beste, urtean lau egun gehiago hartzen dira [bajan] gaixotasunagatik. Eta beste askok, berriz, lanik gabe geratu behar izaten dute", adierazi du Starmerrek.

Argaltzeko farmakoaren zabalpenari begira, Mounjaro medikamentua ikertzen ari omen da Lilly farmazia-konpainia. Berak ekoizten du. Azken azterketen arabera, farmako hori jaso duten pertsonek euren gorputz-pisuaren %21 galdu dute 36 astean.

NO HAY COMENTARIOS