ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Justizia Kermanentzat
2026/01/20 09:43

Kerman Villateren familiak helegite bat jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean, Arabako Probintzia Auzitegiak emandako ebazpenaren kontra. Izan ere, Kermanen erailketaren kasua ebazteko, herri-epaimahairik gabeko epaiketa labur bat egitea eta hiltzailea aske lagatzea erabaki zuen iaz auzitegi horrek. Gaztearen senideek uste dute gertakarien "larritasunari" entzungor egiten diola erabakiak, eta "epaiketa oso bat izateko eskubidea" ukatzen duela.

"Erreparazioa, egia eta berme guztiak izango dituen epaiketa" bat exijitu ditu biktimaren familiak, eta Kerman erail zuen diskoteka-ateazaina "hilketagatik" epaitu dezatela eskatu du; baita epaimahai bat egon dadila ere. Iazko abenduaren 13an ehunka lagun bildu ziren Gasteizko erdigunean, Justizia Kermanentzat plataformak antolatutako ekitaldian, eta justizia aldarrikatu zuten bertan.

Gasteizko Mitika diskotekako segurata batek 2025eko otsailean hil zuen Kerman, 31 urte zituela: ageriko arrazoirik gabe, ukabilkada bat eman zion lokal aurrean. Ihes egin zuen gero. Ateazainak bederatzi bat hilabete egin zituen espetxean, baina aske utzi zuten azaroan, hala erabaki baitzuen Arabako Probintzia Auzitegiak.

NO HAY COMENTARIOS