ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Garnica
2025/09/04 09:47

Beste kaleratze kolektibo baten berri eman dute Euskal Herrian, beste behin ere, Aiaraldean. Laudioko (Araba) Maderas de Llodio enpresako zuzendaritzak astelehenean jakinarazi zion langile-batzordeari kaleratze-prozesu bat jarri nahi duela martxan, baina ez du jakinarazi zenbat behargin botako dituen zehazki. Gaur egun, 151 dira plantillan.

Langile-batzordeak harriduraz hartu du erabakia, izan ere, azaldu du bi aldeak hitzarmenari buruzko negoziazioan murgildurik daudela berez. Uztailaren bukaeran egin zuten azken bilera, eta, teorian, itxi gabe geratu ziren elkarrizketa horiek. Une horretan heldu da enpresa-zuzendaritzaren erabakia, kaleratze masiboaren alde eginez.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dute batzordea, eta irailaren 9an izango dute enpresak ezarri nahi duen espedienteari buruzko kontsulta-aldiaren lehen bilera. Orduan jakingo omen dute kaleratzearen tamaina zenbaterainokoa izango den.

NO HAY COMENTARIOS