ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/09/22 14:15

Sortu alderdiaren Kalera Info aldizkaria eta web-orria ixteko agindu berri du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Guardia Zibilak helarazitako txostenak hartu ditu oinarri erabakia hartzeko, hain justu, aldizkaria eta webgunea "terrorismoari gorazarre" egiteko baliatzen direla argudiatuta. Behin-behinekoa da auzitegiaren agindua, eta helegitea aurkeztuko du orain Sortuk.

Sortuk azaldu du euskal preso politikoak "informatzeko tresna" bat dela Kalera Info, eta besteak beste, presoen aldeko mobilizazioen edota prozesu judizialen inguruko informazioa jasotzen dela euskarrietan.

NO HAY COMENTARIOS