ACTUALIDAD / Represión
Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote 2019an Gasteizko Gaztetxean atxilotu zuten gazte bati
Fiskaltzarekin akordio batera iritsi ostean, hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du Gasteizko (Araba) gazte batek. Datozen asteetan kartzelaratuko dute.
2021eko urtarrilaren 15
Hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote 2019an Gasteizko Gaztetxean atxilotu zuten gazte bati

2019ko urtarrilaren lehena egun korapilatsua izan zen Gasteizen (Araba); Udaltzaingoa eta Ertzaintza Gasteizko Gaztetxera bertaratu ziren goizean, ustez, "zarata" zela-eta. Lekukoek adierazi zutenaren arabera, ezer esan gabe, bertan zeuden pertsonen aurka kolpeka oldartu ziren udaltzainak. Polizia-indarrek bost pertsona atxilotu zituzten goiz horretan, eta gehiago identifikatu.

2020ko uztailean haien aurkako karguak onartu zituzten bost atxilotuetako lauk, eta ia 10.000 euroko isunak jarri zizkieten. 2019an atxilotua izan zen bosgarren pertsona, aldiz, 2019ko urtarrilean bertan espetxeratu zuten, eta ia urtebete eman zuen Zaballako (Araba) espetxean 26 urteko gazteak.

Akordio batera iritsi dira defentsa eta fiskaltza, eta hiru urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du orain, "autoritatearen aurkako atentatua" leporatuta. Bestalde, beste bi delitu direla-eta, 360 euroko isuna ordaindu beharko du, eta guztira 396 euroko kalte ordainak ere ordaindu beharko dizkie bi polizia-agenteri.