ACTUALIDAD / Palestina
Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, Palestinarekin elkartasunez jarduteagatik
Atzo atxilotu zituzten San Frantzisko Plazan, eta komisarian igaro behar izan dute gaua.
2025eko martxoaren 27
Hiru pertsona atxilotu dituzte Iruñean, Palestinarekin elkartasunez jarduteagatik

Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak (BDZ) mugimenduak jakinarazi duenez, atzo hiru lagun atxilotu zituzten Iruñean (Nafarroa), "Palestinako genozidioa salatzeagatik". Itxura denez, Palestinarekin elkartasunez aritzen diren bi militante eta jatorriz Gazakoa den pertsona bat dira atxilotuak, eta San Frantzisko Plazan atzeman zituzten atzo Espainiako Poliziak eta Iruñeko Udaltzaingoak, margoketa bati lotuta.

Polizia-indarrek komisariara eraman zituzten hiru atxilotuak, eta bertan egin behar izan dute gaua. Antza, gaur goizean zehar igaroko dira epailearen aurretik.