ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/25 18:37

Azken urtean, Arabako BM supermerkatuetan garbiketaz arduratzen diren langileek ez dute kobratu hainbat hilabetetan. Berriki salatu dute azken hiru hilabeteetan ez dutela soldatarik jaso, eta berdina gertatu zela 2022. urteko zenbait hiletan ere. Gainera, soldata-taulak ez dizkiete eguneratu, eta horren eraginez utzi behar izan dute lana beharginetako batzuek; "ezin dutelako jarraitu eguneroko gastuei aurre egin gabe", ELA sindikatuaren esanetan. Hori gutxi balitz, lanaldi partzialak dituzte garbitzaileek; ia emakumeak guztiak.

Lanpostuetan sortu diren hutsuneei erantzuteko, beste langileak behartzen dituzte beste denda batzuetara mugitzera eta horietan ere garbiketa-lanak egitera. Mehatxu artean derrigortzen dituzte horretara, eta horregatik ere ez diete ordainsaririk ematen, gainera.

Arabako BM supermerkatuen kasuan, DAI-96 garbikuntza-enpresa daukate kontratatuta. Langileek diote, baina, egoeraren erantzukizuna ez daukala DAI-96k soilik: erantzule modura seinalatu du BM ere, aspalditik dagoelako jakinaren gainean. Aurtengo urtarrilean, adibidez, BMrekin harremanetan jarri zen ELA, azpikontratatutako langileen ordainketetan izaten ari ziren hutsegiteen berri emateko. BMk esan zuen beste garbikuntza-enpresa batengana joko zuela kontratatzeko, baina uztaila da jada, eta bere horretan jarraitzen du egoerak.

Beraz, mobilizazioekin hastea erabaki dute langileek. Berriki, esaterako, Gasteizko San Prudentzio kaleko denda aurrean egin dute protesta bat.

NO HAY COMENTARIOS