ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/03 18:06

Espainiako Vueltaren gaurko etapak Bilbon (Bizkaia) zeukan helmuga, eta Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko protesta-ekintzak izan dira nagusi berriz ere. Eguerdian, Enekuriko igoeran, lasterketa moztu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, Israel Premier Techen parte-hartzeari ezetz esateko; eta arratsaldean, erdigunean jarrita zegoen helmugan, Palestinaren aldeko aldarriak gailendu dira hainbat kolektiboren eskutik: pankartak, banderak...

Hori ikusirik, eta Berria-k jaso duen modura, gaurko etapan irabazlerik ez izendatzea erabaki dute Vueltaren antolatzaileek. Helmuga baino hiru kilometro lehenago eman dute bukatutzat lasterketa, eta San Mames ingurura mugitu dira txirrindulariak. 

Bilboko helmugan, dena den, tentsio-uneak egon dira arratsaldean. Izan ere, Israel Premier Techen eta estatu sionistaren kontra mobilizatu diren pertsonen aurka oldartu dira polizia-indarrak: gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte, eta haietako bat zauritu egin dute.

NO HAY COMENTARIOS