ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Durangoko "herriko taberna". Argazkia: Anboto
2020/04/22 18:00

107 "herriko taberna" konfiskatzeko bidea hasi du Espainiako Auzitegi Nazionalak azken egunetan, Sortuk ohar bidez jakinarazi duenez. Hego Euskal Herriko taberna eta elkarte horien kontuak enbargatzen hasi direla zehaztu dute. 2014an eman zuen Auzitegi Nazionalak 35/02 auziaren epaia: "ETAren egitura" finantzatzea egotzita, elkarte eta tabernak konfiskatzeko agindu zuen. Espainiako Estatuaren esku geratuko lirateke behin sententzia gauzatuta.

2002ko apirilean hasi zen gerora "herriko tabernen" auzi gisa ezagutu dena, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Zortzi eta hamabi urte bitarteko zigor eskaerekin hasi zuten 2013ko epaiketa 36 auzipetuek.

Duela sei urteko sententzian, ondasunen konfiskatzeak agintzeaz gain, urtebete eta hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten 20 laguni. Besteak beste, HB eta Batasunako kide izanda "ETAren fronte instituzionala" osatzea leporatu zieten. 2015ean berretsi egin zuen sententzia Gorenak, espetxe zigorrak jaitsi arren.