ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/15 11:57

Haur pornografiarekin trafikatzeagatik, hiru gizon atxilotu dituzte Ezkerraldean; zehazki, Barakaldon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia) eta Santurtzin (Bizkaia). Hiruren artean, 3.000 argazki eta bideo pornografiko inguru dituzte gordeta.

Santurtziko gizonezkoak eduki pedofilodun 1.000 iruditik gora ditu disko gogor batean, eta Emule programaren bidez lortzen nahiz zabaltzen zituen irudiak. Haur pornografiarekin zerikusia duten aurrekariak ditu. Barakaldoko gizonak, berriz, bi disko gogor zituen, haurrak agertzen diren 300 irudi pornografikorekin. Hark ere Emule programa erabiltzen zuen. Portugaleteko pedofiloari dagokionez, bere ordenagailu bat eta hiru disko gogor topatu dituzte, 1.000 irudi pornografikorekin.

NO HAY COMENTARIOS