ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/03/16 09:30

Borrokan jarraitzen dute Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek. Atzo grebara jo zuten berriz, eta hamar egunez luzatuko dituzte lanuzteak. Lan-hitzarmen berri bat exijitzen dute, eta itun horrek euren lan-baldintzak hobetzeko bermeak jaso ditzala nahi dute. Nagusiki, sektorean lanaldi osoko kontratuak areagotzea, lan-taldeak handitzea, beharginek ordezkatzea behar badute aurreneko egunetik ordezkatzea, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskumen osokoak diren egoitzetako langileen baldintza berdinak izatea eta soldatak igotzea eskatzen dute.

Gaur egun indarrean dauden kontratu asko eta asko ez dira lanaldi osokoak: lanaldiaren %45 eta %70 artean baino ez dute hartzen, langileek salatu dutenez. Horren ondorioei egin diete azpimarra: soldata are baxuagoak, ezegonkortasuna, lan-karga handiagoa, lan-talde txikiagoak unean-unean, eta kontziliaziorako zailtasun handiagoak. Eta horrek guztiak, gainera, egoitzetan nagusiei ematen zaien zerbitzua okerragotzen duela azaldu dute beharginek.

Hitzarmena 2017. urtetik dago berritu gabe, eta egoitzetako langileek luze daramate hura berritzeko eta negoziatzeko borrokan. 29 greba egun egin dituzte jada. Ezkerraldean mobilizatuko dira gaur, eta Getxon ostiralean. ELA sindikatuak egin ditu deialdiak.

NO HAY COMENTARIOS