ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: AAEAM
2020/11/17 15:51

Gaur, azaroak 17, hamabosgarren eguna egingo du gose greban Iñaki Bilbao Txikito preso politikoak. Azaroaren 2an ekin zion borrokaldiari, nabarmenduz, "berarekiko elkartasuna" baino, "Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko eman behar diren urratsak" direla funtsezkoenak. Hasiera batean gose eta egarri greba abiatu bazuen ere, AAEAMek aurreko astean jakinarazi zuen egarri greba bertan behera utzi eta gose eta komunikazio grebari heldu ziola.

Hainbat preso politikok jarri dituzte martxan elkartasun dinamikak, eta horietako bat izan da Lola Lopez: "txapeoan" zegoen, Bilbaorekin elkartasunez. AAEAMek sare sozialetan azaldu du moduluz aldatu dutela Lopez, eta antza, zigortu egin dutela.

Euskal Herriko kaleetan ere aurrera doaz Txikitoren aldeko mobilizazioak. Gaur, esaterako, eguneroko martxarekin jarraituz, elkarretaratzeak egingo dituzte Donostian (Gipuzkoa), Mutrikun (Gipuzkoa) eta Berriozarren (Nafarroa). Horretaz gain, gaur mobilizatzera deitu dute Lekeition (Bizkaia), Bilbon (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia) nahiz Portugaleten (Bizkaia) ere. AAEAMek egunero ateratzen ditu argitara Bilbaori elkartasuna adierazteko mobilizazioen deialdiak, sare sozialen bidez.

NO HAY COMENTARIOS