Gaur goizean, urtarrilaren 14an, gutxienez bi lagun atxilotu ditu Iruñean (Nafarroa) Espainiako Poliziak. Azken informazioen arabera, ematen du 2025eko urriaren 15ean izandako gertaera batzuei lotuta atxilotu dituztela, baina ez dute arrazoi zehatza argitu. Antza denez, posible da haiei "desordenak" eta "erasoa" egoztea.
Iazko urriaren 15a Palestinaren aldeko mobilizazio-eguna izan zen Euskal Herrian. Milaka ikaslek egin zuten greba, eta arratsaldean, palestinarrei elkartasuna adierazteko mobilizazio ugari izan ziren hainbat herritan, tartean, Iruñerrian.
[Albistea eguneratzen ari gara]