ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/09 12:17

Langraiz Okako (Araba) Tubos Reunidos Premium Threads enpresan 73 langilek egiten dute lan, eta altzairuzko hodien loturak egin eta mekanizatzen dituzte. Beharginen lan-baldintzak enpresa-itun batek mugarriztatzen zituen 2023. urtera arte, baina, agortu zenean, hura berritzeko negoziazioak hasi ziren.

Hitzarmen propio bat exijitzen dute beharginek. Enpresako zuzendaritzak, ordea, aldarrikapen horri uko egin dio, eta negoziazioa eten egin da. Hala, langileek greba eginen dute, uztailaren 15etik abuztuaren 2ra bitartean. Lan-baldintzak hobetzea bermatuko duen itun bat nahi dute eta, kritikatu dutenez, enpresak "horretarako gaitasun nahikoa du".

Bergarako (Gipuzkoa) TTT enpresako langileek ere greba eginen dute uztailaren 15etik aurrera. Enpresako hitzarmen berria negoziatzeari ekin zioten iaz, baina beharginek ez dute euren lan-baldintzak hobetzeko aurrerapenik ikusi elkarrizketetan eta enpresako zuzendaritzaren eskaintzetan. 

Hori dela eta, azken asteetan hainbat asanblada egin dituzte langileek, eta uko egin diote zuzendaritzaren proposamenari. Hiru greba egun izango dituzte fabrikako 60 langileek, lan-baldintza hobeak exijitzeko.

NO HAY COMENTARIOS