ACTUALIDAD / Sindicalismo
Greba eginen dute Arabako suhiltzaileek
Uztailaren 15etik aurrera egongo dira greban, eta hiru aste iraungo du lanuzteak. Egiturazko arazoak konpon ditzatela exijitzen dute langileek, bai eta plantilla handi dezatela eta lan-hitzarmen berri bat sina dadila ere.
2024eko uztailaren 12
Greba eginen dute Arabako suhiltzaileek

Zortzi urte igaro dira Arabako suhiltzaileen lan-hitzarmena iraungi zenetik. Kexu dira suhiltzaileak, eta lan-baldintzen hobekuntza exijituko dute uztailaren 15etik aurrera. Hiru asteko greba batera deitu dute beharginek, baina, azaldu dutenez, grebak uda osoa har dezake, Arabako Foru Aldundia "ez bada negoziatzera esertzen".

Egiturazko arazoak konpondu behar ditu aldundiak, langileek salatu dutenez. Besteak bestek, aspalditik ez dago Suhiltzaile Bururik Araban eta, ondorioz, azken urteetako "erabaki estrategikoak eta egunerokoak Alberto Amenabar Zuzendari-Gerenteak" hartzen ditu, "aldebakarrez".

Hala, Suhiltzaile Buru bat ezar dezatela exijitu dute beharginek, bai eta lan-hitzarmen berri bat ere. Hori ez ezik, beharrezkotzat jotzen dute plantilla handitzea. Grebari eutsiko diote suhiltzaileek, "langileen aldarrikapenak kontuan hartzen ez diren bitartean".