ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Bizkaiko metalgintza sektoreko langileen kontzentrazioa Bilboko Justizia Jauregian. Argazkia: ELA
2021/05/27 17:48

Duela urte eta erdi itxi zen gaur egun indarrean dagoen Bizkaiko metalgintzako lan-hitzarmena. Sektore horretako hitzarmena maiz aldatzen da, bi urteko iraupena baitu. Hala, abenduan bertan agortuko da egungo hitzarmena, eta negoziazioak berrabiaraziko dira.

Aurreko negoziazio prozesua luzea izan zen, baita langileen borroka ere. Beharginen mobilizazioen harira, hiru langile epaituak izaten ari dira; greba egun batean atxilotu zituzten, eta "desordena publikoa" egozten diete.

Beste lau langile ere epaitegiaren deiaren zain daude, eta haietako birentzat 23 hilabeteko zigorra galdegin dute Eusko Jaurlaritzaren abokatuek, "autoritatearen aurkako delitua" leporatuta. Durangoko (Bizkaia) piketeen harira egin dute zigor eskaera. Izan ere, Ertzaintza langileen aurka oldartu zen eta lurrera bota zuen bat; ondorioz, jausi zena babestu zuen beste langile batek, eta orduan atxilotu zituzten biak. Zauriak zirela eta, osasun-zentrora eraman behar izan zituzten langileak, eta Ertzaintza salatu zuten.

Sindikatuek eskaerak "erabaki politikoak" direla defendatu dute, eta akusazioek "zentzurik ez dutela" azpimarratu, "piketeak zigortzen zituen zigor kodeko atala indargabetu" delako.

NO HAY COMENTARIOS