ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/13 10:51

Atzo goizean, Ertzaintza gogor oldartu zen Gasteizen (Araba) Falangeari aurre egiteko mobilizatu zen jendearen aurka. Ia 20 pertsona atxilotu eta Lakuako komisariara eraman zituzten, horietako batzuk zauriturik. Polizia gauean hasi zen atxilotuak askatzen, apurka-apurka, eta goizaldean zehar geratu ziren aske guztiak.

Badirudi desordena publikoak eragitea egotziko dietela. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, zabalik dago atzoko gertakariei buruzko ikerketa.

Egunean zehar eta ordu luzez, Ertzaintzak ez zien komisarira hurbildutako senideei, lagunei eta abokatuei argitu ea zein zen atxilotuen egoera; haietako batzuk ospitalera zauriturik eraman zituztela esan zuten poliziek, baina argipenik egin gabe.

Atxilotutako pertsonetako batzuez gain, ertzainek beste hainbat pertsona zauritu zituzten atzoko kargetan, besteak beste, foam jaurtigaiak botata. Momentu batzuetan, Ertzaintzak eta falangistek elkarrekin kargatu zuten antifaxisten kontra, eta hainbat zauritu izan ziren. Horietako bat begian zauritu zuten larriki.

Arratsaldeko 19:00etan, atxilotuen askatasuna exijitzeko eta faxismoari ezetz esateko mobilizazio bat izan zen Probintzia Plazan bertan. 

NO HAY COMENTARIOS