Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, iaz ezagutu zuten elkar erasotuak eta erasotzaileak. Gizonezkoak bere haurra zaintzeko lana eta dokumentazioa eskaini zizkion emakumeari, eta azkenean, joan den astean kontratatu zuen. Bere etxera eramatean indarrez atxikitu zuen, eta heriotza mehatxuak egiteaz gain, hainbat egunez izan du gatibu.
Segurtasun Sailaren arabera, sakeleko telefonoa kendu zion erasotzaileak, baina emakumeak joan den igandean lortu zuen ezagun bati ahozko mezu bat bidaltzea. Hainbat egunez ibili ziren emakumearen bila poliziak, eta gizona identifikatzea lortu zutenean, aske geratu zen emakumea.