ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Atzo egin zuten manifestazioaren irudia. Argazkia: LAB
2021/09/24 10:34

Atzotik hasita, bi eguneko greba ari dira egiten Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako langileak, "hitzarmen duina" lortzeko borrokan. 2018. urtean hasi ziren lanuzteekin, eta oraindik ez dute lortu erakunde publikoek haien eskaerei erantzutea.

Eskaerak eta haserrea plazaratzeko, manifestazioa egin zuten atzo langileek Donostiako (Gipuzkoa) kaleetan, Saguesetik hasita. Bestalde, gaur 10:00etan autokarabana bat egin dute Donostiako Berra egoitzatik abiatuta, eta 11:30ean elkarretaratzea egingo dute Txara II erresidentzian, Intxaurrondon.

Etengabeko oztopoak

Hiru urte hauetan langileek hasieratik salatu dute grebarako eskubidea etengabe urratu zaiela. Izan ere, %100eko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dizkiete, eta langile asko dira protestara joan beharrean lanera joan behar izaten dutenak.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik erantzunak behar dituztela azpimarratu du ELAko ordezkari Josune Diazek: "Egoera kritikoa da", dio. Langileek adierazi dute denbora asko daramatela hitzarmena lortzeko borrokan, eta "nekatuta eta gogaituta" daudela gehitu dute.

NO HAY COMENTARIOS