ACTUALIDAD / Represión
Gazte bat hil da Erandion, poliziarengandik ihesean ari zela
Merkataritza-gune batean ustez lapurreta egin eta gero, atzetik joan zitzaizkion segurtasun-langileak, eta Asua ibaira salto egin zuen 19 urteko gazteak. Hiru ordura aurkitu zuten hilotza.
2022eko irailaren 5
Gazte bat hil da Erandion, poliziarengandik ihesean ari zela
— ARGAZKIA mapio.net

Bizkaiko Suhiltzaileek atzo arratsaldean jakinarazi zuten "poliziarengandik ihes egin" zuen pertsona batek Asua ibaira egin zuela jauzi, Erandio (Bizkaia) parean. Antza, merkataritza-gune batean ustez lapurreta egiteagatik joan zitzaizkion atzetik hango segurtasun-langileak; ihesean ari zela, ibaira salto egin zuen azkenean, 19:30ak aldera.

Handik hiru ordu ingurura topatu zuten gaztearen gorpua; 19 urte zituen.