ACTUALIDAD / Represión
Gazte bat atxilotu dute Urruñan, margoketa batzuen harira
Higiezinen kontrako pintaketa batzuk direla-eta atxilotu dute Senpereko gaztea. Euskal Irratien arabera, Pauera eraman dute, eta iluntzean geratu da aske.
2022eko urriaren 5
Gazte bat atxilotu dute Urruñan, margoketa batzuen harira
— ARGAZKIA GEDAR

Euskal Irratiek 09:00etan jakinarazi dutenez, Frantziako Poliziak Senpereko (Lapurdi) gazte bat atxilotu du gaur Urruñan (Lapurdi). Higiezinen zenbait agentziatan egindako margoketa batzuen harira atxiki dute, eta Paueko (Okzitania) polizia-etxean izan dute gatibu egun osoan zehar. Iluntzean utzi dute aske.

Atxiloketa salatzeko protesta batera deitu dute Senperen; 19:00etan izan da, herriko etxearen aurrean, Utz gazteria bakean. Non a la repression. Atxilotua askatu lelopean.

Joan den ekainean, herri berdinean atxilotu zituzten beste lau gazte, orduan ere, higiezinen kontrako pintaketak egitea leporatuta. Apirilean, arrazoi berdinarengatik atxilotu zituzten lau pertsona Hazparnen (Lapurdi), Itsasun (Lapurdin) eta Bordalen (Lapurdi).