ACTUALIDAD / Régimen salarial
Gasteizko udal rokodromoen hitzarmen berriaren aurrean, boikoterako dei egin du Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak
Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak boikoterako dei egin du, udal rokodromoetako hitzarmenak jasotzen dituen baldintzak direla eta.
2019eko maiatzaren 23
Gasteizko udal rokodromoen hitzarmen berriaren aurrean, boikoterako dei egin du Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak

10 hilabete daramatzate itxita Gasteizko rokodromoek, eta orain osatutako hitzarmenak jasotzen dituen baldintza txarrak direla eta, boikoterako dei egin du Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformak.

Plataformako kideek jakitera eman dutenez, rokodromoak berriro irekitzeko ondorengo baldintzak ezarri ditu Gasteizko Udalak: irekiera ordutegia %40 jaitsiko da, itxi aurretik zegoen ordutegiarekin alderatuta; ez da eskaladarako hastapen formakuntzarik eskainiko; eta, hiru langile kaleratuko dituzte, hau da, langileen %36a.