ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / elDiario.es
2026/02/04 15:22

Arabako esku-hartze sozialean bi greba-egunetara deitu zuten otsailaren 4rako eta 5erako. ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek egin zuten deialdia. Mobilizazioen barruan, gaur goizerako, manifestazio bat antolatu zuten Bizaneko eta beste zerbitzu sozial batzuetako beharginek, Arabako Foru Aldunditik Gizarte Ongizaterako Foru Erakunderaino (IFBS). Ertzaintzak, baina, borrakadaka eta bultzaka kargatu du bertan zeuden langileen aurka, haietako bat zaurituz. 400 bat pertsona batu dira mobilizazioan.

elDiario.es-ek jaso duenez, grebalarietako bat San Prudentzio kaleko egoitzan pegatina bat ipintzen saiatu denean oldartu da Ertzaintza. Bultzaka hasi da lehenengo, eta tentsioak gora egin ahala, borrak atera eta langileak kolpatu dituzte ertzainek.

1.100 behargin inguru dira sektorean, eta urtarrilean ere egin zituzten lanuzte partzialak, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan nagusitu den blokeoa dela-eta. Hainbat hilabete daramatzate mobilizatzen, euren baldintzak hobetzearen alde: soldatak eta lan-baldintzak sektore publikoan jarduten duten beharginenekin parekatu daitezela exijitzen dute, nagusiki.

Hitzarmen berri bat lortzeko bidean, AISA patronalaren borondate falta salatu dute sindikatuek; baita Gasteizko Udalaren eta Arabako Diputazioaren erantzukizuna ere, haiek finantzatzen baitituzte aipatutako zerbitzu sozialak kudeatzen dituzten enpresak.

NO HAY COMENTARIOS