ACTUALIDAD / Represión
Etxebizitzaren aldeko mugimenduak Katalunian jasandako errepresioa salatuko dute bihar Bartzelonan
2019tik 2022ra bitartean, 300.000 euroko isunak, 150 urteko espetxe-zigor eskaerak, 86 auzipetu nahiz 44 atxiloketa metatu ditu Kataluniako etxebizitzaren aldeko mugimenduak. Manifestazio bat egingo dute bihar Bartzelonako Gràcia auzoan.
2023eko urtarrilaren 20
Etxebizitzaren aldeko mugimenduak Katalunian jasandako errepresioa salatuko dute bihar Bartzelonan
— ARGAZKIA Twiterretik hartutakoa

Mobilizazio bat izango da bihar arratsaldean Bartzelonako Gràcia auzoan, etxebizitzaren aldeko mugimendua Katalunian pairatzen ari den errepresioa salatzeko. Zenbakitan ere jarri dute mugimenduak 2019tik 2022ra bitartean jasandako errepresioa: 300.000 euroko isunak, 150 urteko kartzela-zigor eskaerak, 27 errepresio kasu, 86 auzipetu eta 44 atxiloketa pilatu dituzte etxebizitza eskubidearen aldeko lan politikoa egiteagatik. Hala, azkeen urteetan atxilotu eta auzipetutakoak absolbitzea, irekita dauden auziak bertan behera geratzea nahiz salaketak eta isunak atzera botatzea eskatuko dute biharko manifestazioan.

Aurreko astean sartu zen indarrean Zigor Kodearen erreforma Espainiako Estatuan. Desordena publikoen delituen idazketa berri bat egiten da horiek gogorrago zigortze aldera, eta, besteak beste, etxegabetzeen kontrako jarduna aipatzen da.