ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: EITB
2020/11/30 09:28

Aurreko urteko inauterietan Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharrean sartu zen Espainiako Polizia, inauterietako ospakizunetan. Bizilagunen aurka oldartu ziren polizia-agenteak, eta larriki zauritu zuten 14 urteko gazte bat; San Frantzisko kaletik furgoiarekin jarraitu ondoren, ibilgailuaren atzeko gurpilarekin kolpatu eta hormaren aurka jo zuten. Harrapatu eta bi pelbisak hautsi eta gero, gainera, furgoian sartu eta Txintxilla kaleko polizia-etxera eraman zuten atxilo.

Erasoaren harira abiatutako auzibidean, egun horretan Alde Zaharrean esku hartu zuten polizia-agenteek ukatu egin izan dute furgoiarekin neska harrapatu izana. Dena den, azterketa egin ostean, forentseak ondorioztatu du lesioak "bateragarriak" direla gazteak azaldutako "mekanismoarekin"; alegia, "abiada baxuan egindako harrapatze bat" izan zela, eta "zati pelbikoaren trinkotzearekin, ibilgailuko gurpilaren eta kaleko hormaren artean".

Hala, azkenean, Espainiako Poliziak onartu egin behar izan du neska harrapatu zuela, eta kalte-ordaina eman beharko dio.

NO HAY COMENTARIOS