ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: BizkaiaGaur
2019/05/31 12:28

Lan hitzarmena berritzea xede, negoziaketa bilkura egin zuten atzo, osteguna, gizarte ekimeneko ikastetxe kontzertatuetako langileen sindikatuek (ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT) eta patronalek (Kristau Eskolak eta Aice-Izei), Lan Hitzarmenen Kontseiluan. Apirilean egindako azken batzarrean bezala, akordiorik lortu gabe itxi zuten bilkura langileen ordezkariek eta patronalek. Izan ere, sindikatuek ez dute "berritasunik" antzeman patronalen proposamenean. Kristau Eskolen zuzendaritzak, aldiz, eskola kontzertatuen egoera aintzat ez hartzea egotzi die sindikatuei. Besteak beste, eskola kontzertatuetako lan baldintzak eta soldatak izan zituzten hizpide atzoko bilkuran. Sindikatuek patronala eta Eusko Jaurlaritza deitu zituzten atzoko bileran parte hartzera, baina jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ez zuen parte hartu.

Urte luzetako auzia da eskola kontzertuetako langileen ordezkarien eta patronalen artekoa, baina oraindik ez dute lan hitzarmen berria erdiesterik lortu. Sindikatuek maiatzaren 8an eta 9an egin zituzten azken greba egunak, patronalek nahiz Hezkuntza Sailak ez dutelako "inolako proposamenik" egin egoera desblokeatzeko.