ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/10/16 08:52

Aurreko igandean, Gasteizen (Araba), Ertzaintzak hainbatetan kargatu zuen Espainiako Falangearen aurka mobilizatu zen jendearen aurka. Faxistak babesteko eta haiei eskolta emateko oldartu zen Polizia behin baino gehiagotan, momentu batzuetan, falangistekin batera joz manifestari antifaxisten aurka.

Hainbat pertsona zauritu zituzten kargetan, eta haietako batek jakinarazi duenez, Ertzaintzaren pilotakada batek kolpatu zuen aurpegian. "Nire kasuan, aurpegira zuzenean bideratutako pilotakada batez ezpaina ebaki, masailezurra hautsi, hortz bat atera eta bi lekualdatu zizkidan", jakinarazi du X sare sozialaren bidez. Ertzaintzak zauritu zuen unearen bideo bat ere argitaratu du, eta horretan ikus daiteke agenteek nola egin zuten tiro jendearen aurka, distantzia oso laburretik eta buru aldera.

Gasteiztar horrez gain, ertzainek beste hainbat pertsona zauritu zituzten igandeko kargetan, baita atxiloketetan ere. Hemeretzi atxilotu izan ziren, eta haietako batzuk ospitalera eraman behar izan zituzten, artatuak izan zitezen. Atxilotuetako bati, kubitua hautsi zioten ertzainek atxiloaldian, eta zauriturik izan zuten Lakuako komisariako kalabozoan. Goizaldera arte ez zuten askatu, atzemandako gainerako lagunekin batera.

Mandibula hautsi dioten pertsonak, X-en gertatutakoaren berri ematearekin batera, esan du "egindakoaz harro" dagoela: "Gure herriaren zapalkuntzari gorazarre egitea ez da onargarria. Mobilizazio iraingarri hura baimendu eta bortizki defendatu zutenak dira lotsatu beharko liratekeenak".

NO HAY COMENTARIOS