ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/09/25 10:43

Espainiako Vueltan Bilbon (Bizkaia) izandako protestak direla-eta, Ertzaintzak hainbat pertsonaren aurkako salaketak jarri ditu Kirol Arloko Indarkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren Kontrako Estatu Batzorde Iraunkorrean. Berria-k eman du horren berri: azaldu du oraindik ez daukala ertzainek salatutako lagunen kopuru zehatzik, baina irekita jarraitzen duela Bilboko helmugan Palestinaren alde izan ziren protestei buruzko ikerketa polizialak.

Israel Premier Tech taldearen parte-hartzeari ezetz esateko, jendetza mobilizatu zen Bizkaiko hiriburuan irailaren 3an. Manifestarien aurka oldartu ziren polizia-indarrak, eta gutxienez hiru lagun atxilotu zituzten. Orain ipini dituen salaketen ondorioz,hainbat pertsonari 3.000 eta 4.000 euro arteko isunak jartzeko aukera dago, eta kirol-eremuetara sartzeko debekua ezartzea ere posible da, Berria-ren esanetan.

Espainiako Vuelta Nafarroatik eta Bizkaitik igarotzean izan ziren mobilizazio zabalei esker, Israel Premier Techen eta, orokorrean, Israelgo Estatu terroristaren ordezkarien parte-hartzea desnormalizatzea lortu zuten. Bilboko etapa, esaterako, hainbat kilometro aurrerago eman behar izan zuten bukatutzat antolatzaileek, Palestinarekin elkartasunez erdigunean mobilizatutako jende andana zela-eta.

NO HAY COMENTARIOS