ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Mauro Scrobogna/La Presse
2024/10/06 19:32

Urriaren 7aren atarian, mundu osoko hamaika txokotan izan dira mobilizazioak asteburu honetan, Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko. Hala izan da Italian ere, eta besteak beste Erromako kaleak hartu ditu Palestinarekiko elkartasunak. Gobernuak debekua jarri zion Italiako hiriburuan atzorako antolatutako manifestazio bati, baina debekuari aurre egin zioten milaka lagunek: deialdia mantendu zuten antolatzaileek, eta 7.000 pertsona inguru irten ziren kalera.

Erromako kaleak erabat militarizatu zituzten agintaritzek (besteak beste kontrolak ezarri zituzten errepideetan), Palestinaren aldeko mobilizazioa egin zedila ekiditeko eta protesta hiriaren erdigunetik urruntzeko. Dena den, Ostiense plazan bildu ziren manifestariak, eta hainbat orduz egon ziren bertan, protestan.

Poliziak guztiz inguratuta zeukan plaza aurreko gauetik, eta bertan zeudenen kontra kargatu zuen azkenean, larunbat arratsaldean. Borrak, negarra eragiteko gasa eta ur-kanoiak erabili zituen mobilizazioan zeuden pertsonen kontra.

Ehunka manifestarik, baina, tinko eutsi zioten kargari, eta Poliziari aurre egitea lortu zuten: harriak nahiz botilak jaurti zituzten. Liskarrean hainbat pertsona zauritu zituzten agenteek (zenbait iturriren arabera, hiru), eta gutxienez bost lagun atxilotu zituzten.

Estatu poliziala: DDL 1660 dekretua

Italiako Gobernua protesta politikoa are gehiago erreprimitzeko pausoak ematen ari denean izan dira Erromako gertakariak. Izan ere, DDL 1660 deituriko dekretu faxista dauka esku artean Giorgia Meloniren gobernuak, Senatuan ontzat emateko prest. Erreforma horren bidez, protesta egiteko modu ugari gehiago kriminalizatu nahi ditu, horiek zigortzeko kondenak handituta eta tipifikazio berriak sortuta; adibidez, "hitzezko terrorismoa" eta "erresistentzia pasiboa".

NO HAY COMENTARIOS