ACTUALIDAD / Violencia machista
Bi dira Azpeitiko Elegante Egunean salaturiko sexu-erasoak
Igandean izan zen Elegante Eguna herrian, eta gutxienez bi emakumeri eraso zietela jakinarazi dute. Erasotzaile berdinak egin zituen bi erasoak, antza.
2024eko otsailaren 12
Bi dira Azpeitiko Elegante Egunean salaturiko sexu-erasoak

Sexu-eraso baten berri eman zuten astelehen goizean Azpeitian (Gipuzkoa). Inauterien barruan, Elegante Eguna izan zen igandea, eta emakume bat bortxatu zutela azaldu zuten hurrengo egunean. Handik gutxira, bigarren sexu-eraso baten berri eman zuten hainbat hedabidek: beraz, gutxienez bi emakumeri eraso zieten Azpeitian joan den igandean.

Gizonezko bat atxilotu zuten atzo bertan, bi erasoekin lotuta. Ikerketapean omen daude erasoak.